Euskera Espanol
Fernando Recio
Fernando, kirolean esperientzia handiko pertsona da . Kayak praktican oso trebea da baina ez ditu beste kirolak baztertzen. Eskalada eta mendi lasterketak dira bere zaletasun nagusiak. Ur-soroslea izateaz gain, spining irakaslea eta talde monitorea lanetan ere aditua da. Baita ere patroi tituladuna da (PER). Orain ere,profesional moduan urperatzeko agiria lortu du.

Isusko Rodrigo
Isusko Lutxanako arraun taldeko maila guztietako arraunlari aritua da. Entrenatzaile lanetan bere bizitza betidanik kirolari lotuta egon da, itsasadarrari eta arraunketari bereziki. Gaur egun Bizkaiko arraunketa federazioan egiten du lana eta SHEE-n lizentziaduna da, prestakuntza fisikoan aditua izanez.

Carlos Ramírez
Carlos psikilogo-psikoterapeuta eta kirolaria da. Gehien gustatzen zaizkion kirolen artean txirrindularitza, korrikaldiak, igeriketa, patinaketa eta iraupen-eskia daude. Kanoan eta piraguan Ontarioko (Kanada) laku askotatik nabigatu da baita Kantauriko itsasotik ere. Hegoamerika ere, bizikleta gainean zeharkatu du. Ur-soroslea da eta gaur egun, RK Abentura enpresan lan egiteaz gain kontsulta pribatu batean psikoterapeuta moduan lan egiten du.

Karlos Gómez
Karlos piraguista aditua da, kayak eta kayak-surf praktikan urte askotako experientziaz, baita beste kiroletan ere. 2004-an “Erandio-Euskal Herriko kostaldeko” hamaika eguneko trabesía egin zuen. Horretaz gain patroi tituladuna (PER) eta ur-soroslea da. 2010ko urtean Santiago de Chiletik Chiloéra ibili zen bizikleta gainean. Ikus-entzunezko arloa ondo ezagutzen du eta irudi eta soinu teknikaria da.